Boluntarioak behar dira Martxoak 3ko pelikularako

Erredakzioa 2017ko ira. 28a, 10:25

Martxoak 3 Elkarteak Gasteizen grabatuko den pelikulan parte hartzeko deialdia luzatu die herritarrei.

1976ko gertakizun historikoen birsorkuntza egitea da asmoa, eta horretarako hiriko gune ezberdinak jendez bete nahi dituztela adierazi dute elkartetik. Xehetasun historikoagatik, filmean agertu ahal izateko baldintza bakarra garai hartako estetikarekin bat egitea da.

Urriko eta azaroko zenbait egunetan egingo dira grabaketak, eta parte hartu nahi duen edonork elkarteko kideekin harremanetan jartzeko aukera ezberdinak dauzka:

- Izen ematea online

- Whatsapp bidez: 644847659

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago