2017/10/04 19:00
Jakinen 220. zenbakia ardatz hartuta, 'Umorea politikoa da' mahai-ingurua antolatu du Jakinek. Uxoa Anduaga soziologoak eta Laura Mintegi idazle eta EHUko irakasleak hartuko dute parte mahai-inguru horretan, eta umorearen eraikuntzaz eta mugez jardungo dute Iñigo Astiz kazetariak gidatuta.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.