Posta kalea oinezkoen esparru izango da behin behinekoz

Erredakzioa 2017ko ira. 19a, 18:14

Europako Mugikortasun Iraunkorraren astean zenbait neurri hartuko dituzte hiriko mugikortasuna hobetzeko.

Europako Batzordeak eginiko deialdiari erantzunez, Gasteizko Udalak hainbat neurri hartuko ditu hurrengo egunotan, Partekatuz, urrutirago! goiburuarekin. Kanpainaren helburua herritarrei mugikortasun iraunkorrari buruz kontzientza hartzea da. Batetik, mugikortasun aktiboak (oinez, zein bizikletaz ibiltzeak) dituen onurak ezagutaraztea, eta bestetik bestelako garraio kolektiboek eskaintzen dituzten aukerak zabaltzea.

Egunotan abian jarriko den jarduera programak hainbat proposamen ditu, hala nola Posta kalea oinezkoentzako bihurtzeko entsegua (etorkizuneko Santa Barbara plazaren berritzeak eragingo duen aldaketa izanik), mugikortasun-eredua definitzeko herritarrentzako partaidetza espazioak zabaltzea, bizikletaz modu seguruan ibiltzeko neurriak ezagutaraztea eta ikasleeak eskolara bizikletaz joatea bultzatuko duen Zabalganeko Amezti Txiki guraso elkartearen bizikleta martxa.

Udaletik azaldu dutenez, neurri ezberdinokin hiriak etorkizunean energia-kontsumoa eta CO2 emisioak murriztea bilatzen du, eta era berean, kalitateko espazio publikoa berreskuratzea

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago