Judu, kristau eta arabiarrak elkartuko ditu Erdi Aroko azokak

Erredakzioa 2017ko ira. 18a, 16:38
30 antzerki, musika eta zirko konpainia izango dira azokan. /Alea

Berrikuntzen artean, Erdi Aroko torneoak izango dira aurten Buruileria plazan. 

Eskulangileen berrehun bat saltokik eta erakustokik beteko dute asteburu honetan Gasteizko Erdi Aroko azoka. Ostiralean hasi eta igandera bitartean, lanbideen erakustaldia egingo dute errementari, zurgin, urregile, beiragile, okin zein upelgileek garai bateko azoka irudikatzeko, eta antzina bezala, kultura kristaua, arabiarra eta judua bizikide izango dira. Azoka giroan, antzezpen, malabare, txotxongilo, zuzeneko musika eta su zein falkoneria ikuskizunak ez dira faltako.

Berrikuntzen artean, gainera, Erdi Aroko torneoak izango dira Buruileria plazan, haurrentzako pintura eta mozorro lehiaketa, eta argazkigintza saioa izango dira. Kultura desberdinetako platerak dastatzeko aukera izango da, halaber, 14:00etan egingo dituzten gastronomia saioetan. 30 antzerki, musika eta zirko konpainak baino gehiagok girotuko dituzte Erdi Aroko kaleak, 8.000 apaingarri eta 300 saltoki baino gehiago izango dituzten kaleetan.

Ostiralean, 19:00etan, izango da irekiera jaialdia, Iñigo Salinero Txaflas aktorearekin; Aihotz plazan izango da, eta hortik aurrera Santa Maria plazan, Euskaldunberri plazan, Etxanobetarren etxeko lorategian, Martin Ttipia plazan, San Miguel balkoian eta Buruileria plazan izango dira ekitaldian, kalez kalekoekin batera. 24:00etara bitartean izango da azokaz gozatzeko aukera, eta 11:00etatik aurrera ekingo diote larunbat eta igandean. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide