Hilabeteko epean eraitsi nahi dute Errekaleor

Erredakzioa 2017ko irailaren 13a

Herri Adierazpena antolatu dute Andre Mari Zurian. /Errekaleor Bizirik

Errekaleor eraisteko proiektua esleituko du gaur 21 Zabalguneak; bitartean, elkarretaratzea egin du Errekaleor Bizirikek Andre Mari Zurian.

Ezohiko bileran esleituko du gaur 21 Zabalguneko kontseiluak Errekaleor eraisteko proiektua. Era berean, auzoan bizi diren lagunak identifikatzeko eta auzitara eramateko eskatuko dute; informazio hori epaitegietara bideratu, eta kaleratze agindua emango dute orduan. Hala, hilabeteko epean amaitu nahi dute eraiste prozesuarekin.  

Bilera horri erantzuteko, Errekaleor Bizirik plataformak mobilizaziora deitu du, eta Andre Maria Zuriaren plazan herri adierazpena eta elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunek, Zergatik nahi duzu Errekaleor bizirik? leloaren inguruan hausnarketa plazaratzeko.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago