Joan Jett rock musikaren lehen emakumezko ezaguna izan zen, ordura arte gizonezkoena zen rockaren munduan. 1958ko irailaren 22an jaio zen Filadelfian (AEB). Hamabost urterekin emakumezkoen The Runaways taldea sortu zuen, eta Cherry Bomb bezalako kantuekin hirurogeita hamarreko hamarkadan arrakasta handia lortu zuen. I love Rock 'n' Roll, Crimson and Clover edo Light of Day bezalako kantekin ospe handia lortu zuten. Taldeak bost disko grabatu zituen. Punk doinuak heavy doinuekin nahasten zituzten.
Ondoren, bakarkako bidea egin zuen Jettek. Besteak beste The Sex Pistols taldearekin jo zuen. 1980ko hamarkadaren hasieran, The Blackhearts taldea sortu zuen, eta The Police, Queen eta Aerosmith talde arrakastatsuekin batera egin zituzten birak, eta sarrera guztiak agortzen zituzten garai hartan. 2001. urtean The Runaways filma estreinatu zuten.
Jettekin batera, konfirmaturik dauden beste talde batzuk dira Beasts of Bourbon australiarra, The Dream Syndicate, Nebula, Sol Lagarto, The Allnighters eta Tutan Come On.