Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotea jipoitzeagatik

Erredakzioa 2017ko ira. 11a, 13:47

Gasteizko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen iragan larunbatean, San Kristobal auzoko etxe batean, bikoteari erasotzeagatik.

Udaltzainek ikusi ahal izan zuten emakumeak kolpe bat zuela buruan. Atxilotutako gizonak sarritan jotzen zuela salatu zuen biktimak. Gainera, emakumeak udaltzainei adierazi zienez, erasotzaileak hiltzeko mehatxua egin zion ere, eta bizitza galtzeko beldurra zuen. Etxean bi adin txikiko ziren, eta beste pertsona heldu bat.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide