Ekintza gehienak asteburuan egingo badira ere, asteartetik aurrera emango diote auzokideek hasiera jaiei. Besteak beste, asteartean bertan adin guztietarako aerobic saioa izango da Amurrio parkean, asteazkenean Terra lliure dokumentalaren emanaldia izango da M3 memoria gunean, eta ostegunean umeentzako ikuskizuna eskainiko du Ane Gebara ipuin kontalariak.
Ostiral iluntzean txosna gunean izango dira kontzertuak The faithless, Lomoken-Hoboken eta The Lazy Daisy taldeen eskutik.
Asteburuan eskaintza zabala
Laudio plazan izango dute auzoko jaiek larunbatean gunerik garrantzitsuena. Hainbat ekintzaren artean, bertan ospatuko dituzte umeentzako xake erraldoi lehiaketa, Munduko arrozen azoka, umeentzako puzgarriak, ASVE elkartearen eskutik herrialde ezberdinetako jolasak ezagutzeko aukera eta arratsaldean dantzaldia.
Iluntzean Zuberoa plazako txosna guneak hartuko du protagonismoa eta bertan izango dira 22:00etatik aurrera Odolkiak, Nakba eta Los Zopilotes Txirriaos musika taldeen kontzertuak.
Auzoko jaiei bukaera emateko, igandean ekintza gastronomikoak, kulturak eta kirol arlokoak izango dira nagusi.
Egitarau osoa
IRAILAK 12 ASTEARTEA
- 17:00 Adin guztietarako Aerobic saioa Amurrio parkeko osasun parkean, Zaramagako adinekoentzako zentro soziokulturalaren eskutik.
- 17:30 Egurrezko jokoak. Zuberoa plaza.
IRAILAK 13 ASTEAZKENA
- 19:00 "Terra Lliure. Punt final" dokumentalaren emanaldia. M3 Memoria Gunea. Fermin Lasuen 5.
IRAILAK 14 OSTEGUNA
- 17:30 Umeentzako ikuskizuna. Ane Gebara ipuin kontalaria. Iparralde 2 G.E. erabilera anitzeko gela.
- 19:30 "Silvio eta Rodriguez" kantautorea. Jaione taberna. Zuia koadrila kalea.
- IRAILAK 15 OSTIRALA
- 18:00 Karate ikuskizuna. Martin de Salinas plaza. Iparralde parkeko pasealekua.
- 22:00 Rock kontzertuak. Zuberoa Plaza:
- Lazy Daisy Band
- The Faithless
- Lomoken Hoboken
IRAILA 16 LARUNBATA
- Egun guztian zehar liburu trukea eta Koussane (Mali) herrixkara materiala bidaltzeko elkartasun azoka. Laudio plaza.
- 10:00-18:00 8 eta 14 urte arteko umeentzako Xakeko mate lehiaketa handia. Laudio plaza.
- 12:00-14:00 Umeentzako margo lehiaketa. Boga Boga taberna. Izena ematea irailaren 12ra Boga Boga tabernan, Vitoria kalea 4.
- 12:00-14:00 Fanfarrea auzoko kaleetan zehar.
- 12:00 Munduko arrozak kultur arteko jaialdiaren hasiera. Laudio Plaza.
- 12:00 Umeentzako sukaldaritza tailerra Su-alairen eskutik.
- 12:30 Dantzatzera ikasi, Zaramagako adinekoentzako zentro soziokulturaleko dibertimendurako batzordearen eskutik.
- 14:00 Arroz ezberdinen dastatzea.
- 15:30 kometa tailerra.
- 16:30-19:30 Umeentzako puzgarriak Laudio plazan.
- 17:00 Banakako igela lehiaketa
- 17:30 Jolastuko dugu? Herrialde ezberdinetako pertsonek proposatutako jolasak, ASVE elkartearen eskutik.
- 18:00 "Cocadak" prestaketa eta dastatzearekin, ASVE elkartearen eskutik.
- 18:00 "La Encina" abesbatza eta dantza taldearen emanaldia, Hogar Extremeñoaren eskutik.
- 19:00 Dantzaldiak: "Las Palmeras" orkestra.
- 22:00 Kontzertuak. Zuberoa plaza.
- Odolkiak
- Nakba
- Los Zopilotes Txirriaos
- Dj Komando Klitorix
IRAILAK 17 IGANDEA
- Egun guztian zehar liburu trukea eta Koussane (Mali) herrixkara materiala bidaltzeko elkartasun azoka. Laudio plaza.
- 10:00-18:00 8 eta 14 urte arteko umeentzako Xakeko mate lehiaketa handia Laudio plazan.
- 12:00-14:00 Ginkana familiarra. Laudio plaza.
- 12:00 Emakume, gizon eta haurrentzako bolo txapelketa Martxoak 3 plazako bolatokian, Arabar Boloaren Elkartearen eskutik.
- 12:00 X. Maskota lehiaketa eta animalien inguruko Marrazki lehiaketa. Martin de Salinas plaza.Izena ematea: Irailaren 16ra Txakurzain dendan Fermin Lasuen kalea, 3.
- 12:30-14:30 Danborrada auzoan zehar auzoko Danok Bat eta Azkenean elkarte gastronomikoen eskutik.
- 17:00-19:00 Tortilla txapelketa. Laudio plaza. Izena ematea irailaren 16ra Boga Boga tabernan, Vitoria kalea 4, lekuak bete arte.
- 18:00 Euskal dantzen emanaldia. Laudio plaza.
- 19:30 Country dantza tailerra. Laudio plaza. Cowboy eran jantzita datorrenen artean opari bat zozketatuko da.
- 20:30 Sarien banaketa eta tonbolaren zozketa. Laudio plaza.