Gaur arratsaldean, 19:30ean, emango dio hasiera Merkatuarte erakusketak Zaramagako aste kulturalari, Veronica Werckmeisterren tailerrean.
Zaramagako Merkatari eta Ostalarien Elkarteak eta 23 artista arabarrek sortutako ekimena da, eta gaurtik hasita irailaren 22ra arte, hainbat erakusketa eta emanaldi eskainiko ditu Zaramagako auzoan zehar. Aste kulturala honek, merkataritza eta ostalaritza bultzatzen dituen lehen ekimena izateaz gain, hainbat helburu ditu; tartean, auzoa eta haren ekonomia dinamizatzea, kultura eta artea auzokoen artean sustatzea eta merkataritza eta ostalaritza artea eta kulturarekin lotzea.
Horrez gain, irailaren 13tik 20ra izango den Merkatuarte Pintxoari esker, Zaramagako bederatzi ostalaritza-saltokik giro artistikoan murgilduko dira. Hala, pintxoa dastatzen dutenen artean zenbait saskiren zozketa egingo da, Oro Okindegia eta Fernandez de Troconiz farmaziaren eskutik. Irabazleen izenak irailaren 20an jakinaraziko dira, Zaramagako azokan izango den ekitaldi batean.
Egitaraua
Irailak 8, ostirala
19:30 Inaugurazioa: Verónica Werckmeister tailerrean
20:30 Emanaldia: Rap Sergio Geraci.
Irailak 13, asteazkena
19.30 Artisten kalejira, Biotzatarrak Txarangak lagunduta
Irailak 14, ostirala
20:30 Kontzertua: Lobo&Carmine.
Irailak 16, larunbata
13:00 Gisela Dantza Eskolaren emanaldia.
20:30 Las Kinder Girls-en emanaldia.
Irailak 17, igandea
12:00 Polinesiako dantzen tailerra. Izena ematea beharrezkoa da: Zaramagako Nagusien Egoitzan
13:00 Emanaldia An-danzas Dantza eskolaren eskutik
Irailak 18, astelehena
19:00 Emanaldia: Musika, umorea eta poesia. Jalgi Surgir Emakume Elkartearen eskutik.
Irailak 19, asteartea
19:30 Emanaldia: 80 años GERNIKA 80 urte. Karlos Zuazo kantautorearen eta Angela Serna olerkariaren eskutik.
Irailak 20, asteazkena
19:00 Sari banaketa
19:30 Emanaldia: Swingvergüenza dantzariak
Irailak 21, osteguna
19:30 Artisten kalejira enebada! artelekura, Biotzatarrak Txarangak lagunduta.
Irailak 22, ostirala
19.30 enebada! artelekuan bukaera
20:30 Emanaldia: Rap Sergio Geraci.