APASOS elkarteak txakurrak adoptatzeko XI. kanpaina izango da datorren asteburuan, Probintzia plazan.
Adoptatuko nauzu? lemapean, Armentiako Animaliak Babesteko Zentroan dauden animalien adopzioak bultzatzea da ekimenaren helburu nagusia. Jabeak bilatu nahi dituzte, beste animaliaren erosi ordez horiek har ditzaten.
Elkarteak, urtero bezala, arriskutsu izan daitezkeen txakurrak aintzat hartuko ditu bereziki; izan ere, aipatutako animaliak babesteko zentro horretan 40tik gora dira dagoeneko.
Egitarau zabala prestatu dute larunbata eta iganderako. Horrez gain, informazio-lekua eta denda solidarioa ere jarriko dituzte Probintzia plazan. Bildutako dirua bazterrera utzitako animaliei laguntzeko erabiliko da oso-osorik.
Egitaraua
Irailak 9, larunbata
11:30 Txakur-lantegia, txikientzat. Iñaki Carretero txakur-hezitzailearen eskutik.
12:30 Animaliak Babesteko Zentroan adoptatzeko dauden txakurren erakusketa.
13:30 Txakurrak hezteko lantegia: txakurra hezteko oinarrizkoak. Iñaki Carretero txakur-hezitzailearen eskutik.
18:00 Egizu argazkia maskotarekin. Ekia argazki-estudioaren eskutik.
18:30 Txakur lehiaketa, animazioa eta ipuinak. Iñaki Carretero txakur-hezitzailearen eskutik. Ekarri zure txakurra eta erakutsi harro. Aurretiko izen-ematea: ekitaldia baino 30 minutu lehenago.
20:00 Jardunaldiaren amaiera
Irailak 10, igandea
11:30 Egizu argazkia maskotarekin. Ekia argazki-estudioaren eskutik.
11:30 Lantegia: txakurraren jokabide-arazoak gutxitu edo desagertzea; jarrera erasokorrak, antsietatea... Oscar Flores txakur-hezitzailearen eskutik.
12:30 Adoptatzeko txakurren erakusketa.
13:30 Hezitako txakurren erakustaldia. Oscar Flores txakur-hezitzailearen eskutik.
15:00 Jardunaldiaren amaiera