Gasteiztarrak Olarizuko erromeria ospatzeko prest

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017ko ira. 7a, 15:36

Olarizuko zelaiak, iazko erromerian.

Olarizuko ohiko erromeria ospatuko dute astelehenean. Udal taldeek irekiko dute eguneko egitaraua,  09:00etan, hiriko mugarrietara egiten duten bisitarekin.

Halaber, honako egitaraua prestatu dute Olarizuko zelaietan egun pasa ederra egiteko:

12:30ean: Babarrun-jan herrikoia.
13:00etan: Kanpai iraulketa eta angelusa Gasteizko mendietako herrietatik.
17:00etan: Gaztelu puzgarriak, ludoteka, eta umeentzako jolasak hasiko dra. Bitartean, Erraldoi, Buruhandi eta Gargantuaren konpartsaren kalejira izango da Olarizuko zelaietatik. Udal Folklore Akademiako Gaita-jotzaile eta Trikitilari Banda ere izango dira, dantzaldiak Joselu Anaiak taldearekin, eta Donibane-zuhaitz herrikoia.
18:00etan.: Herri kirolak (Arabako aizkolarien txapelketa bikoteka).
18:15ean: Euskal dantzak Arabako Dantzarien Biltzarrarekin.
18:45ean: Larrain Dantza eta Txulalai, Udal Folklore Akademiako Gaita-Jotzaileen eskutik.
20:00etan: Olarizuko zelaietatik erromeriatik itzultzea, honako hauek lagunduta: Udal Musika Banda; Udal Folklore Akademiako Txistulari, Atabal, Trikitilari, Pandero, Gaita jotzaile eta Danborrak; eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa.
20:45ean: Plaza Berrian, Udal Musika Bandaren emanaldia eta Zezen suzkoak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago