Gaur hasiko dira Musika Eskolaren 25. urteurrenerako gonbidapenak banatzen

Erredakzioa 2017ko ira. 7a, 10:15
Irudia: Gasteizko Udala

Irailaren 13an, 19:00etan, izango da inaugurazio-gala, Europa Jauregiko Maria de Maeztu aretoan.

Luis Aranburu Musika eskolaren 25. urteurrena ospatuko dute aurten, eta datorren irailaren 13an, 19:00etan, inaugurazio-gala egingo da Europa Jauregiko Maria de Maeztu aretoan.

Nahi duen oro gerturatu ahal izango da, gonbit-txartela eskuratuta. Horretarako, gaur bertan hasiko dira pertsona bakoitzeko bina gonbidapen banatzen, Luis Aranburu Musika eskolan. 11:00etan hasita eta 13:00ak arte eta 17:00etatik 20:00etara bitartean, gonbit-txartelak jasotzeko aukera izango da.

Bestetik, irailaren 14an hasiko dira 2017-2018 ikasturteko eskolak. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide