Gasteizen 2018an galdeketa antolatzeko, boluntarioak behar ditu Gure Esku Dagok

Erredakzioa 2017ko ira. 5a, 12:41

Gure Esku Dago egitasmoak Gasteizko 300 lagun elkartu nahi ditu 2018an aurreikusitako galdeketa egin ahal izateko.

“300 espartar” izeneko kanpainaren bitartez Gure Esku Dagok deialdia luzatu die Gasteizko herritarrei galdeketa egin ahal izateko beharrezko komisio eta lan-taldeak osatze aldera. Boluntarioen lanari esker, proiektuaren komunikazioa, ekimenarekin lotutakoak, galdeketa egunekoak, arlo ekonomikoa, informatikoa, auzoetako dinamizazioa eta bestelakoak aurrera eraman ahal izatea bilatzen dute.

Izen emateko epea irailean zehar zabalik izango da, honako bideen bidez:

- Posta elektronikoz: gasteiz@gureeskudago.eus

- Whatsapp bidez: 672 28 30 38

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago