Zabalik da gizarte etxeetako euskara ikastaroetan izena emateko epea

Erredakzioa 2017ko ira. 4a, 12:28

Izaera ezberdineko taldeei bideratutako euskara ikastaroak eskainiko ditu Gasteizko Udalak 2017-2018 ikasturtean: gurasoei, 55 urtetik gorakoei, merkataritza zein ostalaritza langileei eta etorkinei.

Irailaren 1etik 13ra egongo da zabalik Gasteizko Udaleko gizarte etxeetako euskara ikastaroetan izena emateko epea. Aurtengoan 101 talde osatuko dira ikastaroetarako eta eskainitako aukeren artean honakoak aurki daitezke:

Gurasoentzako taldeak

83 talde eskaintzen dira, A1etik C1era. Ohiko matrikularen prezioa 105,6€koa da eta matrikula murriztuarena 80,8€koa. Langabezian egonez gero, hobaria eska daiteke. Bestalde, 2016-2017 ikasturteko A2.1tik C1erako bitarteko ikasleek Interneten bidez egin ahal izango dute matrikula, txandaka ikasten ez badute edo hobaria eskatzen ez badute langabezian egoteagatik. Gainerakoek gizarte etxeetan egin beharko dute matrikula.

55 urtetik gorakoentzako taldeak

55 urtetik gorako lagunentzako lau urteko programa honek urritik ekainera irauten du. Lehen urteko taldeetan izena emateko ez da beharrezkoa lehendik batere euskararik jakitea; gainerakoetan, beharrezkoa da lehen urtea egina izatea (bigarren urteko taldeak) edo bigarren edo hirugarren urtea egina izatea (hirugarren edo laugarren urteko taldeak, hurrenez hurren). Eskaintza 12 taldekoa da, guztira; matrikularen prezioa, 48,80€, eta langabezian egonez gero, hobaria eska daiteke.

Merkataritza eta ostalaritzako langileentzako taldeak

Bi talde eskaintzen dira: bat, hasiera mailakoa, A1, euskararik batere ez dakitenentzat; bigarrena, B1.2, dagoeneko lehengo 5. urratseko maila dutenentzat. Honako hauek dira betebeharrak: 16 urtetik gorakoa izatea eta merkataritza edo ostalaritza-establezimendu batean lan egitea, edo 2017an, uneren batean, lanean aritu izana. atrikularen prezioa: 45€.

Atzerriko nazionalitatea duten lagunentzako taldeak AISA

Euskararen ikaskuntzan lehen pausuak eman nahi dituzten 16 uretik gorako atzerritarrentzako harrera ikastaroak dira. Lau talde eskaintzen dira eta matrikularen prezioa 9€koa da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide