Gurera etorritakoei euskal kultura gerturatzeko ikastaroa

Erredakzioa 2017ko abu. 31a, 11:24

Irudia: Samantha Sophia/Unsplash

Urrian hasiko den ikastaroan izena emateko etorkina eta adin nagusikoa izatea besterik ez da behar.

Etorkinentzako euskara eta Euskal Kulturaren inguruko ikastaroa eskainiko du ADRA fundazioak Gasteizen duen zentroan.

Aurreko urtean izandako harrera ona ikusita, aurten beste deialdi bat antolatu dute. Urriaren 2an hasiko da ikastaroa, eta doakoa izango da. Astelehenetan eta asteazkenetan 11:00etatik 13:00etara bitartean, etorkinek gure hizkuntza ezagutu eta ikasteko aukera izango dute. Orotara, 40 ordu iraungo du.

Izen-ematea

Bi baldintza bete behar dira ikastaroan apuntatu ahal izateko: alde batetik, etorkina izatea, eta, bestetik, adin nagusikoa izatea. Izen-emateak aurretiko hitzordu baten bidez egin behar dira, zentroan bertan edo telefono hauetara deituz: 945257575/692611113

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago