Goizeko hamabietan egin dute indar politikoek elkarretaratze isila Plaza Berrian, asteburuan bi neska adingabek pairatutako sexu-erasoak gaitzesteko.
Bide batez, Gasteizko Udalak adierazi du indarkeria hori ez dela ekintza isolatu bat, baizik eta "gizartea egituratzen duten jokabide esplizitu eta mezu normalizatu eta sinbolikoek osatzen duten sare bat".
Horren harira, emakumeek eta LGTBIQ kolektiboaren giza eskubideak bermatzeko ardura duen instituzio publikoa den heinean, neurriak bultzatuko dituela jakinarazi du. Besteak beste, udal erakundeek zein herritarrek edozein eraso matxistaren aurrean berehala eta irmotasunez erantzuteko deia egin dute. Biktimei lehentasunez arreta emateko eta erasotzaileen gizarte-zigorgabetasuna ez onartzeko lanean arituko da Udala.
Horrez gain, mugimendu feministak egin ditzakeen gaitzespen-ekintzekin bat egiteko gonbidapena luzatu dute, eta baita Udalaren sostengua beharko luketen mota horretako ekimenen berri ematera ere.