Arabako elizen maketen erakusketa, irailaren 10era arte

Erredakzioa 2017ko abu. 29a, 11:38

Maketen erakusketaz gain, elizen garai bateko eta gaur egungo itxura ikusteko 100 argazki ikusgai egongo dira.

Arabako lurraldeko eliza eta baselizen maketen erakusketa izango da Estibalizko Santutegiaren Harrera Gunean. Orotara, 2016an hil zen Jose Miguel Lopez Vado bertako artistak egindako 51 maketa egongo dira ikusgai.

Artistaren familiak Estibalizko Ama kultura elkarteari emandako kopiak dira, eta 1:100 eskalan eginda daude. Kasu honetan, maketekin batera, 100 argazki ikusgai egongo dira, non elizen garai bateko argazkiak gaur egungo argazkiekin tartekatuko diren. Modu horretan, eraikinek jasandako aldaketak edo elementu baliagarrien kontserbazioa hauteman ahal izango dira.

Erdi Aroko Araba proiektuaren ondare materialaren zabaltze gunearen arduradun Isabel Mellenek adierazi duenez, "gure ondare hurbilena modu entretenigarri eta desberdin batean ezagutu ahal izateko erabat erabilgarria den baliabide bat da".

Erakusketa irailaren 10era arte egongo da ikusgai, eta bisita gidatuak egingo dira egunero, 11:00etan eta 17:00etan. Horrez gain, sarrera librea egongo da arratsaldero, 17:00etatik 20:00etara.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago