Ez dagoela umorea euskaraz egiterik? Badatoz berriro ere Irri-Barra gauak, umore antzerki eta bakarrizketa saioak.
Iazko harrera ona ikusita aurten berriro ekin diote umore antzerkia antolatzeari Oihaneder Euskararen Etxean. Arlo honetan erreferentea den Donostiako Poltsiko Antzerki jaialdira egiratu dute eta han saritatuko bi lan helduko dira Gasteizera. 20:00etan izango dira emanaldiak, Falerina lorategian.
Hilaren 31n, ostegunean, Anodino antzerki taldeak Erbeste, edo saihets baten aldarrikapena antzezlana eskainiko du. Lan honetan, Aitor Fernandino eta Getari Etxegarai aktoreek Eva eta Adanen istorioa kontatuko dute baina Evaren ikuspegitik. Evak Adanekin hitz egitea erabaki du, eta mendez mende barruan gorde behar izan duen hori guztia askatuko du.
Komedia gazi-gozo honek lehen saria jaso zuen 2017ko Donostiako Poltsiko Antzerki Jaialdian.
Beste alde batetik, irailaren 1ean, ostiralez, Joseba Usabiaga eta Iñaki Santos aktoreek Ni ala Zu antzerki musikatua ekarriko dute. Joseba Usabiaga ero (ala ez?) dagoen protagonistak sinisten du Jon Bonnek abeslari ospetsua dela… Iñaki Santos psikiatra-musikari lanbide duen Iñigo da, eta eroa sendatzen saiatuko da bere teklatuaren laguntzaz.
Antzezlan hau finalista izan zen 2017ko Donostiko Poltsiko Antzerki Jaialdian.