Gasteizko Udalaren lehenengo kalkuluen arabera, Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko suziriaren jaurtiketara joan diren pertsonek 300 kilo beira bota dituzte hamar sarbideetan jarritako 20 edukiontzi berdeetan (bakoitzak 4 metro kubiko du). Esan bezala, lehenengo kalkulua da hori, prentsa oharra bidali orduko, garbiketa-zerbitzuek horietako lau baino ezin izan baitute pisatu. Beraz, datu hori 20 edukiontzietara estrapolatuz lortu da kalkulua. Iaz, 2.950 kilo beira bota ziren Andre Maria Zuriaren plazan jarritako zortzi edukiontzietara. Aurrekoan, berriz, 3.200.
Beste aldetik, nabarmena izan da kristalezko zaurituen kopurua. Ihaz 82 zauritu sortu ziren eta aurten ordea bat besterik ez.