Hortxe lore eskaintzan ateratako argazkiak:
Ohiturari eutsiz, goiz esnatu dira gaur gasteiztarrak. Farolen arrosarioko prozesiora joan direnak gaua parranda ibili direnekin elkartu dira. Elizkizunaren ondotik, egunsentiko meza etorri da; eta jarraian, blusaz eta neskaz bete da San Migel elizako plazatxoa. Banan-banan dabiltza kuadrillak Andre Maria Zuriari ohorezko aurrezkua dantzatzen eta loreak eskaintzen. Eguna hasi baino ez da egin.
Hortxe lore eskaintzan ateratako argazkiak:
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!