Gasteizko Jaiak 2017

Kaleak hartuko dituzte etxeko txikienek, Neska eta Zeledon txikiz lagunduta

Mirian Biteri 2017ko abu. 7a, 07:00

Umeak izango dira gaur jaun eta jabe. Zeledon eta Neska txikiren jaitsierarekin gozatuko dute etxeko txikienek.

10:00 Iruñeko erraldoi eta buruhandien konpartsekin senidetzea. Erdialdean.

10:30 Andre Maria Zuriaren jaietako euskal pilota txapelketa Foru plazan.

10:30 'Txikien argazkiak', XXIII. edizioa. Andre Maria Zuriaren plazan.

10:30 Gastronomia eta eskulangintza azoka. Loma jeneralaren plazan.

11:00 Lore eskaintza, Zeledon Txiki eta Neska Txikirekin. San Migel elizan.

11:00 Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten Konpartsa San Prudentzio kaletik.

11:00 Haurrentzako Zoroak gunea. Prado kalean.

11:00 V. elkartasunezko pintxo-potea. Arka plazan.

11:00 Eskulanen azoka. Karmelo Bernaola ibilbidean.

11:30 Zeledon Txiki eta Neska Txikiren aurreskua. Andre Maria Zuriaren irudiaren aurrean.

11:30 Abentura gunea: haur jokoak Prado parkean.

12:00 Herri kirolen Andre Maria Zuria txapelketa Foru plazan.

12:00 Alboka, Txirula eta txalaparta San Prudentzio kaletik.

12:00 Zeledon Txikiren eta Neska Txikiren jaitsiera. Plaza Berrian.

12:00 Kalejira. Plaza Berritik hasita.

12:00 Azoka arabiarra. Juan de Aiala plazan.

12:00 Txirrita taldeen pankarten erakusketa, eta dastatzea. Aihotz plazan.

12:00 Belaki giza-mahai-futbolaren txapelketa. Probintzia plazan.

12:00 Gesaltza fanfarrea. Prado parkearen inguruan.

12:30 Gargantua Peñafloridako Kondearen plaza.

12:30 Haurrentzako ikuskizuna Peñafloridako Kondearen plazan: Reziklator. Euskaraz.

12:30 Haurrentzako XI. zaku lasterketa. Arka plazan.

12:30 Trikitia Aihotz plazan.

12:30 Ganbera musika. Santa Maria katedralaren atarian.

12:30 Urdaiazpiko dastatzea. Probintzia plazan.

13:00 Umeentzako ikuskizuna Falerina lorategian. 'Bidaibizitzen'.

13:00 Udal Musika Banda Floridan.

13:00 XIII. estropada bandera: 'Andre Maria Zuria' saria. Artiumen.

13:00 Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten konpartsa. Plaza Berritik kalejira.

13:30 Bertso-saioak Aihotz plazan.

14:30 Gazte bazkaria.Txosnetan.

17:00 Berpizkundearen plazaraino joatea, Zeledon eta Neska Txikirekin.

17:00 Abentura gunea: haur jokoak Prado parkean.

17:30 VII. Pilota Jaialdia, Luken saria. Foru plzan.

18:00 Umeentzako ikuskizuna: Pupu eta Lore-Haizearen herrira. Euskaraz. Zezen plazan.

18:00 Gargantua Prado parkean.

18:00 Jotak: La ribera canta. Peñafloridako kondearen plazan.

18:00 Haurrentzako festa Zeledon eta Neska Txikirekin, Berpizkundearen plazan.

18:00 Azoka arabiarra. Francisco Juan Aiala plazan.

18:30 Gasteizko jaiak txokolate jan handia. Andre Maria Zuriaren plazan.

18:30 Blusa eta nesken taldeentzako arabar erako bola-jokoko IV. txapelketa. Foru plazan.

19:00 Dantzaldia: Jamaica. Floridan.

19:00 Kontzertua: Antton Aramburu. Falerinan.

19:00 Herria Bizirik! manifestazioa. Txosnetatik abiatuko da.

19:00 Pilota txika. Mendizorrotzan.

19:30 Disko Txikiak Peñafloridako Kondearen plazan.

19:30 Umore txokoa. Agustin Jimenez eta Manu Gorriz. Katedral berrian.

19:30 Hutsun. 'Txalaparta Hutsa'. Aihotz plazan.

20:00 El test. Jaietako antzerkia. Principal Antzokia.

20:00 Txikiak itzultzea, Blusen eta Nesken Batzordeak lagunduta. Berpizkundearen plazan hasita.

20:30 Larrain Dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaitero-jotzaileekin. Aihotz plazan.

21:30 Ikuskizun ibiltaria: Kargak & Deskargak.

22:00 Andre Maria Zuria esku pilota torneoa (profesionalak). Ogetan.

22:00 Igel-toka. Peñafloridako kondearen plazan.

22:30 'El test'. Jaietako antzerkia. Principal Antzokia.

22:30 Txosnak: Gazte Eguneko ekitaldia. Txosnetan.

23:00 Kontzertua: Sorkun. Txosnetan.

23:00 Martí (Castelló). Gasteizko Piroteknia Ikuskizunen Nazioarteko XIV. Erakustaldia. Mendizabala.

23:00 Probintzia plaza. Mariachi eta klasikoak. Euskaraz.

23:00 Kontzertua: Ni yuta, ni tuya. Gaztetxean.

23:30 Zezen suzkoak Olagibel kalean.

23:30 Kilkir eta Ezberdinak fanfarreak erdialdetik.

00:00 Kontzertua: Maider Zabalegi. Aihotz plazan.

00:00 Arka plazan: Drindots.

00:00 Foru plaza. El Drogasen kontzertua.

00:30 Plaza Berria: Isaura orkestra.

00:00 Ezberdinak fanfarrea erdialdetik.

00:30 Kontzertua: Liher. Txosnetan.

02:00 Kontzertua: Amparanoia. Amaitzean, Dj Tarantistak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide