Artium museoko koktela

Mirian Biteri 2017ko abu. 1a, 16:04

Politiki Kouzina filmeko irudia. / P.K.

Artea, zinema eta gastromia batuko ditu museoak abuztuko asteazkenetan.

Ekimenez beteta dator Artium museoak abuzturako gertatu duen agenda. Erakusketa, bisita eta tailerrez gain, hainbat jarduera interesgarri antolatu ditu; tartean, arteak, zinemak eta gastronomiak bat egiten duten proposamena. Hain justu ere, artelana eta filma ikustearekin batera, zerbait hartzera gonbidatzen duen ekimena da hori. 

Lau hitzordu egin dituzte: abuztuaren 2an, 17an, 23an eta 30ean. Egun horietan, Dinner at Eight, Politiki kouzina, Estómago eta Shan he gu ren filmak ikusteko aukera izango dute bisitariek, eta baita Juan Perez Agirregoikoa, Francisco Ruiz de Infante, Amable Arias, Liliana Porter eta Juan Hidalgoren aukeratutako hainbat artelan ere.  Horrez gain, egun bakoitzeko filmaren jatorriarekin lotutako mokadutxoa dastatu ahalko dute: zehazki, aspika, haragi-bola turkiarrak, brasildar erara egindako oilaskoa edo ganba-gioz txinatarrak.

Jarduerak 19:30ean hasiko dira artelanaren bisitarekin; ordu erdi beranduago, filma proiektatuko dute. Salgai daude dagoeneko horretarako sarrerak, 7,5 euroan; Artiumeko Adiskideek bost euro ordaindu beharko dituzte. 945-20 90 20 zenbakian egin behar dira erreserbak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago