Basatiak kuadrillakoa da Amaia Ramiro. Bederatzi urte ditu eta Arantzabela ikastolan ikasten du. Erlantz Zabalza, berriz, Txinpartak kuadrillako kidea da; Ikasbidea ikastolan dabil 13 urteko mutikoa.
Olentzerok esanda
Neska eta Zeledon txiki izango zirela zelan jakin zuten galdetuta, Amaiak azaldu du Olentzerok eman ziola berria. Ilusio handiz hartu zuen albistea, astebete zuenetik atera izan delako kuadrillarekin. Erlantzek, aldiz, adierazi du gurasoek proposatu ziotela.
Jakinarazi dute dagoeneko badituztela abuztuaren 7an dantzatu beharreko piezak ikasita, eta "oso urduri" daudela.