Gasteizko garbiketa zerbitzuko langile baten erreakzio azkarrak ahalbidetu du zaborra jasotzeko kamioi baten barruan harrapatuta geratu den pertsona bat erreskatatzea, 07:30ean. Ezagutzen ez diren arrazoiengatik, kamioiak ibilbidean jaso duen edukiontzi baten barruan zegoen pertsona hori. Oto hiribidean zihoala, Henry Morton Stanley eta Sansomendi kaleen arteko biribilgunean, garbiketa ibilgailuaren gidariak oihuak entzun eta alerta jo du.
Baliabide ugari hurbildu dira pertsona horri laguntzera; tartean, Udaltzaingoa, suhiltzaileak, Ertzaintza eta Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Saileko langileak. Jarraian, ospitalera eraman dute.