Txagorritxuk 182 lekuko aparkaleku berria izango du

Erredakzioa 2017ko uzt. 28a, 12:14

Irudia: Irekia, Mikel Arrazola

Francisco Leandro Viana kalean kokatuko da, Arabako Unibertsitate Ospitalearen ondoan.

Gasteizko Udalak, Osakidetzarekin batera, lurrazaleko aparkaleku berria egingo du Francisco Leandro Viana kalean, Txagorritxun, Arabako Unibertsitate Ospitalea handitzeko lanak direla eta galdu diren lekuak konpentsatzeko.  Osasun Saila ospitalea hobetzeko egiten ari den lanen eraginez hainbat aparkaleku kendu behar izan dira, eta hori orekatzeko bi neurri hartu dira: Lakuako autobus geltokiko aparkalekua doan uztea, eta udalaren lursail batean aparkaleku berria egitea.

Gaur, Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi du Txagorritxuko lursaila egokitzeko lanak, 182 leku duen aparkalekua jartzeko. Guztira,  364.996,11 euroko aurrekontua dago, eta gauzatze-epea 2 hilabete eta erdikoa izango da, kontratua esleitzen denetik. Osakidetzak 250.000 euro jarriko ditu.

Lursailak 5.500 metro koadro ditu. 182 lekuetatik, 171 autoentzat izango dira, lau mugikortasun murriztuko pertsonentzat. Motozikletentzako zazpi leku jarriko dira, eta lau lorategi eremu. Ibilgailuak Francisco Leandro Viana kalearekiko perpendikularrean aparkatuko dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago