Gaur goizean, 8:45ean, izan da 50 pase bikoitzen zozketa, datorren abuztuaren 4an San Migeleko balkoitik Zeledonen jaitsiera ikusteko. Orotara, 1.533 pertsonek egin dute zozketan parte hartzeko eskabidea.
Hala, sarituek uztailaren 28tik 31 jaso ahal izango dituzte txartelak, Plaza Berriko Turismo Bulegoan, 10:00etatik 20:00etara bitartean eta NANa aurkeztuta. Saridunen artean gazteenak 23 urte ditu, eta nagusiena, berriz, 80 urteko emakume bat da.
Irabazleen izenak jakiteko: 2017ko txupinazoa San Migeleko balkoitik ikusteko saridunak