Zinelekuk egitarau zabala aurkeztu du datorren asterako

Erredakzioa 2017ko uzt. 21a, 11:45

Ikastaroko jarduerekin batera, hainbat ekitaldi publiko guztiarentzako izango dira.

Datorren igandetik abuztuaren 3ra bitartean, Gasteizek harrera egingo die Euskal Herriko 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako ikus-entzunezkoen proiektuei.

Gasteizko Udalak, Gazteriaren Foru Erakundeak eta KalakaLab elkarteak sustatutako ikus-entzunezkoen arloko prestakuntza programaren bigarren edizioa da, eta bertako zein nazioarteko artistak izango dira. Besteak beste, Adriana Vila, Luis Macias, Maider Oleaga eta Asier Altuna gerturatuko dira Zinelekura, zinemaren munduan izandako esperientziak partekatzera eta lanak aurkeztera. Era berean, toki desberdinetako irakasleak egongo dira hirian; besteak beste, Italiatik, Mexikotik edo Frantziatik etorritakoak.

Gonbidatuen artean, gainera, besteak beste, Aitor Merino aktore eta zuzendaria, Maider Fernandez Las chicas de Pasaik-eko zuzendaria eta kidea, edo Iara Solano eszena eta ikusentzunezko arteetako artista.

Horrez gain, filmeen proiekzioak izango dira kanpoan gauero, uztailaren 24an eta abuztuaren 1ean izan ezik, Zinelekuren egoitza desberdinetan. 

Egitaraua

Uztailak 23, igandea

20:00 Proiekzioa Artium museoaren aurreko zabalgunean: Playtime.

Uztailak 25, asteartea

19:00 Hitzaldia Baratza aretoan: Zinema produkzioaz jakin behar duzun guztia ordubetean.

22:00 Proiekzioa Baratza aretoan: El último verano.

Uztailak 26, asteazkena

22:00 Proiekzioa Falerinan: Eat that question: Frank Zappa in his own words.

Uztailak 27, osteguna

19:00 Hitzaldia Zas kultur aretoan: Kultur espazio alternatiboen kudeaketa alternatiboa.

Hitzaldia: Kultur espazio alternatiboen kudeaketa. Gonbidatuak: Crater Lab (Bartzelona), Baratza Aretoa (Gasteiz), ZAS kultur (Gasteiz).

22:00 Proiekzioa Falerinan: Janis

Uztailak 28, ostirala

21:30 Artium museoko ekialdeko goiko aretoan: Vendaval. Super 8 hedatuaren lantegiko ikasleen film performance kolektiboa. Luz Rojarekin batera aurkeztua.

22:00 Artium museoko ekialdeko goiko aretoan: Incluso el silencio es causa de tormenta. Luis Macias eta Adriana Vilaren azken film performancea.

Uztailak 29, larunbata

19:00 Solasaldia Baratza aretoan: Historia minimoak, film fantasgarriak

22:00 Proiekzioa Baratza aretoan: Sra Polaroiska. Sabotajeak eta koreografiak.

Uztailak 30, igandea

19:30 Santa Maria Plazan. Film-mokadu lan kolektiboa. GOIAN Elkarteak, Cocina de Guerrillak, Monstrenkak eta Fimazpit-ek elkarrekin aurkeztua.

22:00 Proiekzioa Santa Maria Plazan: La vida de Calabacín.

La Venganza Estudiantil film laburraren estreinaldia.

Uztailak 31, astelehena

19:00 Solasasldia Baratza aretoan: Teknika eta medioak gai baten menpe.

22:00 Proiekzioa Artium museoaren aurreko zabalgunean: Alamar.

Abuztuak 1, asteartea

12:30 Solasaldia Zas kultur aretoan: Zinema jaialdi bat xehe-xehe ebakiz, haren erraietan azterka.

Abuztuak 2, asteazkena

22:00 Kalejira eta kontzertua Santa Maria Plazan: Castigators brass band.

Proiekzioa: A hard day's night.

Zinelekun egindako lanen proiekzioa.

Informazio gehiago: Zineleku 2017

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago