Zeledonen abestiaren bertsio berria egin du Gasteiz Big Bandek

Erredakzioa 2017ko uztailaren 21a

Udal Txistularien Bandaren laguntzarekin, Mariano San Miguel musikariaren Zeledon kalejira ezagunaren bertsio berria aurkeztu du.

Gasteiz Big Bandek, Udal Txistulari Bandaren laguntzarekin, Mariano San Miguel musikariaren Zeledon kalejira ezagunaren bertsio berria aurkeztu zuen atzo.

Uraren Lorategian interpretatu dute pieza berria; ez da jatorrizkoaren ordezkoa, moldaketa baizik, jai kutsu alaia galdu gabe, modernoagoa gerta dadin.

Zeledon, euskaraz

Gasteiz Big Bandek egindakoa ez da Zeledonen kantak daukan bertsio bakarra. Orain bi urte, Zeledonen abestia euskaratu zen, GEU elkartearen ekimenez, eta En Tol Sarmiento musika talde arabarrak ahotsa jarri zion.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago