80 ekoizle izango dira Santiago eguneko azokan

Erredakzioa 2017ko uzt. 24a, 09:00

Azoka egun osoan egongo da zabalik. Euskal Herriko saltzaileez gain, Zaragoza, Zamora, Kantabria eta Palentziatik etorritako ekoizleak izango dira.

Datorren asteartean, hilaren 25ean, Errege Atea, San Frantzisko kalea eta San Frantzisko aldapa baratxuri saltokiz beteko dira Santiago eguneko azoka dela eta. Aurten, 80 ekoizle etorriko dira, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Zaragoza, Zamora, Kantabria eta Palentziatik.

Hala, azoka goizeko zazpietatik gauerdira arte egongo da zabalik. Kontuan hartuta jaieguna izango dela, hiriko trafikoan ahalik eta traba gutxien egin dezaten, Gasteizko udaltzainek Fernando Buesa Arena pabilioira bideratuko dituzte saltzaileen ibilgailuak. 

Bestetik, saltzaileak 6:00etatik 10:00etara sartu ahal izango dira 25ean, zamalanak egitera. Azoka bukatutakoan, ibilgailuak berriro sartu ahal izango dira, eta uztailaren 26ko 12:00ak arte zamalanak egiteko aukera izango dute. Ondoren, garbiketa zerbitzua arduratuko da kaleak txukuntzeaz.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago