1936ko uztailaren 18ko Francoren estatu kolpetik 81 urte pasa direnean, Irabazi, Podemos eta EH Bildu udal taldeek Frankismoaren biktimak omentzeko bi ekitaldi egin dituzte. Goizean, fusilamenduak izaten ziren Santa Isabel hilerriko horman lore eskaintza eta omenaldia egin dute. Arratsaldean, berriz, elkarretaratzea egin dute Katedral Berrian, Iragana gogoan, Araba Berria Eraiki. Contra la Impunidad Franquista: verdad y justicia lelopean. Hala, uztailaren 18an, "memoria duen herria" aldarrikatu dute hiru taldeek.
Gainontzeko udal taldeek ez dute omenaldian parte hartu izan, baina, orain hilabete eskas Frankismoaren biktimei egindako omenaldian izan ziren.