Zabalganak txakurrentzako zirkuitu bat izango du

Erredakzioa 2017ko uzt. 14a, 13:54

Gasteizen sortzen den mota honetako lehen eremua da.

Txakurrentzat egokitutako eremua sortuko da Zabalgana auzoan. Gasteizen egokitzen den lehena izango da, eta agility zirkuitu bat izango du.

Ekimenak bi helburu ditu: batetik, txakurren jabeentzako diseinatutako elkargune bat eskaintzea, eta, bestetik, txakur gutxiago ibiltzea hiriko beste leku batzuetan. Proiektua Gasteiz Hobetuz herritarren parte hartzerako programaren barruan sartuta dago.

Zabalganeko txakurren esparrua orain erabiltzen ez den lursail batean jarriko da, Iruña-Veleia eta Salvador Dali kaleen artean. 3.650 metro koadro inguru izango dituen pieza trapezoidala da. Hala, Animalientzako harresi gisa hiri baso bat sortuko da, eta erdian soilgune handia, maskotentzako jolasekin. Sartzeko hiru gune jarriko dira, eta jabeek lotuta eraman beharko dituzte, udal araudiak agintzen duenari jarraituz.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago