Tribu urbanoak, Montehermoson ikusgai

Erredakzioa 2017ko uzt. 13a, 10:52

Miguel Trillo artista eta argazkilariaren Afluencias. Costa Este-Costa Oeste erakusketa ur-biltegian izango da irailaren 24ra arte.

Datozen asteetan, Miguel Trillo artista eta argazkilariaren Afluencias. Costa Este-Costa Oeste erakusketa ikusgai izango da Montehermoso kulturuneko ur-biltegian. Trillori tribu urbanoen argazkilaria deritzote, lau hamarkadatan buru-belarri aritu baita azpikultura underground-eko gazte mugimenduak dokumentatzen.

2014an, Kultura Ministerioko Museoen Zuzendaritza Nagusiak Afluencias. Costa Este-Costa Oeste erakusketa aurkeztu zuen Tabakalera izandakoaren aretoetan, Javier Diezek komisariatua. Horrek Miguel Trilloren ibilbidea biltzen du, eta  2010-2014 aldian egindako Costa Este-Costa Oeste koloretako seriearekin burutu zen.

Proiektuak hiru kontinentetako hirietara (Hanoi, Ho Chi Minh hiria-Saigon, Rabat, Casablanca, New York eta Los Angeles) eraman zuen, eta lan hori ikusi ahalko da Montehermoso kulturuneko ur-biltegian irailaren 24ra arte.

Guztira 80 argazki dira, konforme ez dagoen eta "kontran" dabilen gazteria baten lekuko, garaia, jatorria edo ideologia edozein delarik, estetika komuna sortu eta mundura identitate globala islatzeko gauza baita. Miguel Trillok Gasteizen egiten duen lehen erakusketa indibiduala da.

Javier  Diez —erakusketaren komisarioa—, Begoña Torres, Almudena Cruz Yabar eta  Gerry Badgerrek idatzitako testuak biltzen dituen katalogoak osatzen du erakusketa.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago