alea.eus

Joselu Anaiak, Boikot eta Tarantistak DJ, Zabalganeko jaietan

Erredakzioa 2017-07-12 14:17   Gizartea  Gasteiz

Ostegunean giroa berotzeko ekintzak prestatu dituzte, eta ostiralean jaiei hasiera emango diote txupinazoaren jaurtiketarekin.

Gasteizko auzoetako jaien azken asteburua heltzear da. Oraingoan, Zabalganaren txanda da. Ostegunean giroa berotzen joateko ekintzak prestatu dituzte, eta ostiralean, hilak 13, hasiera emango diote txupinazoaren jaurtiketarekin. 

Uztailak 13, osteguna 

19.00 Zabaldu uharte misteriotsuaren aurkezpena (mozorroak, photocall, puzgarriak, jolasak). Marrazki lehiaketaren hasiera. Pintxopote tropikala

19:00 BIODANTZA. NORGARAk antolatua. Gurutze Gorria Pasalekua, Reina Sofia 27.arekin izkinean.

19:00 TRATU ONEN ALDEKO EKINTZA: Photocall,Rap, Parkour taierra, perkusioa... KALEZ-KALE proiektuak antolatua. Labastida plazan.

19:00 Pintxo-potea. Jai gunean

19:30 BATUKADA auzoko kaleetan zehar

20:00 ZUMBA feminista tailerra. Jai gunean

Uztailak 14, ostirala

17:30 YOGA FAMILIAN. NORGARAk antolatua. Gurutze Gorria Pasalekua, Reina Sofia 27.arekin izkinean.

18:00 ZABALDU UHARTE MISTERIOTSUA

19:00 Jaien hasiera. TXUPINAZOA TXALAMAKOrekin eta GARGANTUA

19:00 Musika animazioa auzoko kaleetan zehar BURUHANDI eta TXISTULARIekin.

19:30 PERKUSIO IKUSKIZUNA, REPERKUSION TALDEAren eskutik. Labastida plazan

20:30 JOSELU ANAIAK-ekin Umeentzako Berbena.

20:30 JANEUSK & MUSIC DANCE. LA TABERNA DEL KUTO-k antolatua

23:00 SU ARTIFIZIALAK- Jai gunearen ondoan, Zuazoko Atea kalean.

23:15 JOSELU ANAIAK-ekin Berbena.

02:00 Jai elektro-tech. MALUKU-k antolatua. Labastida plazan.

Uztailak 15, larunbata

11:00 “FAMILIAN ZURE PC-A BIRZIKLATU”. EUSKADI IKERTZEk antolatua. Sofia Erregina, 108.

11:15 Umeentzako AURPEGI MARGOKETA. ZEDKA ESTILISTASek antolatua. Eskibel Pasalekua, 17.

11:30 GEURE BURUA ZAINDUZ, PLANETA ZAINDU. Ohitura osasungarri eta elikadurari buruzko solasaldia + Zabalganako ortuetara bisita. NORGARAkantolatua. Gurutze Gorria Pasalekua, Reina Sofia 27.arekin izkinean.

11:30 Haur guneko iharduerak Kids by Kids&Us School of English (4-12 urte). DUBLIN HOUSE-k antolatua. Unesko Pasalekua, 6. 

Goiz osoan zehar Eskibel pasealekuan:

11:30 UMEENTZAKO PUZGARRIAK, ARTISAU MERKATUA

11:30 TXOKOLATADA

12:00 UMEENTZAKO HERRI KIROLAK

12:00 TXARANGA BIHOTZATARRAK  auzoko kaleetan (Mariturri bulebarra, 2)

12:30 Story Time Live by Kids&Us School of English: THERE´S NO PLACE LIKE SPACE. DUBLIN HOUSE-k antolatua Unesco Pasalekua, 6.  

13:30 APAR FESTA. Eskibel pasealekua.

17:00 PUZGARRIAK. Eskibel Pasealekuan.

17:00 ZABALGANAKO 3. DARDO TXAPELKETA. LVDVS TABERNA-k antolatua. Zuazoko atea, 1.

18:00 AURPEGI MARGOKETAK ETA KARIKATURA  TAILERRA Zabalduko Alain Larrainen eskutik. VENDETTA CAFÉ-k antolatua. Zuazoko Atea, 4.

19:00 IPUIN KONTALARIA. Labastida Plazan.

22:30 Kontzertuak: Boikot, Xuorum, Tarantistak DJ. Jai gunean.

00:30 REMEMBER SESSION. DUBLIN HOUSE-k antolatua. Unesco Pasalekua,6.  

02:00 Jai Elektro-tech. MALUKU-k antolatua. Labastida plazan.

Uztailak 16, igandea

11:00 PUZGARRIAK. DUBLIN HOUSE-k antolatua. Unesco Pasalekua, 6. 

12:00 ZABALDU UHARTE MISTERIOTSUA

12:00 VERMOUTH SWING Garaiko kotxeekin. VENDETTA CAFË-k antolatua. Zuazoko Atea, 4.

13:00 etan: Aire zabaleko musika. Musika familian GASTEIZKO UDAL MUSIKA BANDAren eskutik, Animaciones Nai-k aurkezturik. Labastida plazan.

19:30 TXANTXARIAK Jolas dinamizazio musikatuak. Jai gunea.

21:00 etan: Jai amaierako traka. Jai gunea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa