Emakume batek Adurtzako jaietan jasandako eraso matxista salatu dute

Erredakzioa 2017ko uzt. 10a, 14:01

Adurtzako jaien batzordeak eman du erasoaren berri.

Asteburuan ospatu diren Adurtzako jaien batzordeak emakume batek eraso matxista bat jasan zuela salatu du. "Adurtzako jai batzordetik erasotutako emakumeari gure babes osoa adierazi nahi diogu. Jai giroan alkoholaren eraginez edo, batzuek edozertarako eskubidea dutela uste dute. Eta onartezina da, justifika ezina eta ezin dugu beste norabait begiratu egoera hauen aurrean", adierazi du batzordeak ohar baten bidez.

Era berean, Gasteizko Mugimendu Feministari eskerrak eman dizkio batzordeak, "jaietako erritmo frenetikoan gertatukoaren aurrean izandako jarreragatik, emandako laguntzagatik, gu gidatzeagatik eta erasotzailea jai-gunetik botatzeagatik".

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago