alea.eus

Gizon bat atxilotu dute bikotekidea erasotzeagatik

Erredakzioa 2017-07-07 13:03   Gizartea  Gasteiz

18 urteko gaztea atxilotu du Udaltzaingoak.

18 urteko gazte bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari jotzeagatik. Goizeko bostak aldera, Gasteizko Udaltzaingoak dei bat jaso du, eta mutil bat neska bat jotzen ari zela ohartarazi diote. Polizia berehala joan da Lovaina kalera, eta han, neska bat topatu dute aurpegian hainbat kolpe zituela. Neskarekin batera, erasotzailea ere han zegoen, eta biek Poliziari adierazi diote bikotea direla. Poliziak hainbat lekukotza jaso ondoren, 18 urteko gaztea atxilotu du, genero-indarkeria delitu bat egotzita. Erasoa jasan duena ospitalera eraman dute.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa