Txupinazoa San Migeleko balkoitik ikusteko 50 gonbidapen zozketa

Erredakzioa 2017ko uzt. 6a, 12:15

Izena emateko epea bihar hasiko da, hilaren 18ra bitartean.

Aurten ere, Zeledonen jaitsiera San Migeleko balkoitik ikusteko gonbidapenak zozketatuko ditu Udalak, eta bihar izena emateko epea zabalduko da. Guztira, 50 gonbidapen-txartel bikoitz banatuko dituzte.

Norbanakoentzako paseez gain, hiriko talde eta auzo-elkarteentzat eta baita gizarte eta kultura eragileentzat ere egongo dira gonbit-txartelak. 

Izena emateko epea uztailaren 7tik 18ra arte izango da, biak barne, eta webgunearen bidez edo 010 zein 945161100 telefonoetara deituta egin ahal izango da izen-ematea. Gonbidapena eskuratu ahal izateko, galdetegi bat bete eta izen-deiturak eta NAN zenbakia eman beharko da. Horrela, pertsona bakoitzak bi gonbit-txartel jasoko ditu. Horrez gain, ezinbestekoa da adin nagusikoa izatea eta Herritarren Udal Txartela (HUT) edukitzea.

Zozketa

Gonbit-txartelak uztailaren 21ean zozketatuko dira, 8:45ean, San Martineko udal bulegoetako entzunaretoan. Egun berean, 13:30etik aurrera, 50 irabazleen eta 10 ordezkoen NAN zenbakia jakinaraziko da.

Irabazleek uztailaren 28an eta 31n jaso ahal izango dituzte txartelak, 10:00etatik 20:00etara Plaza Berriko Turismo Bulegora gerturatuz eta NANa aurkeztuta.

Izena emateko: Zeledonen jaitsiera San Migeleko balkoitik ikusteko paseen zozketa

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago