Abian dira Adurtzako jaiak

Erredakzioa 2017ko uzt. 5a, 10:58

Irudia: @adurtzakojaibatzordea

Astelehenean hasi zen gazte mugimenduak antolatutako Gazte Astea.

Gasteizko auzoetako jaien egitarauak ez du etenik. Izan ere, aste honetan Adurtzaren txanda da. Uztailaren 7an, ostirala, hasiera emango diete jaiei Adurtziñeren jaitsierarekin, eta 9an amaituko dira. Hala ere, uztailaren 31n ekintzak egongo dira auzoan.

Giroa berotzen joateko, astelehenean hasi zen auzoko gazte mugimenduak antolatutako Gazte Astea. Gaur bertan, Ttek taldeak kontzertu akustikoa eskeiniko du 21:00etan, Potxi tabernan. Bestetik, larunbatean, auzoak bere VI. gazte eguna ospatuko du.

Egitaraua

Uztailak 6, osteguna 

18:30 Pilota-jolasak txikientzako. Ignacio Deuna eskolako kiroldegian. Antolatzailea: Adurtza pilota taldea

20:00 Pilota txapelketa eta Putxe herrikoia Ignacio deuna eskolako kiroldegian. Antolatzailea: Adurtza pilota taldea

Uztailak 7, ostirala

20:00 Kalejira erraldoi eta buruhandiekin auzoko kaleetan zehar

21:00 Adurtziñeren jaitsiera eta suziriak Heraklio Fournier kalea

22:00 Afari herrikoia, Adurtza Gizarte Etxean. Aurretik izena eman auzoko tabernetan

22:30 Kontzertuak txosnetan: Exkizofrenikos, Odolkiak, Erromeria

Uztailak 8, larunbata

Gazte Eguna

11:15 Indarrak hartu txosnetan

11:30 Adurtza Xtreme txosnetatik

12:00-14:00 Gaztelu puzgarria eta Zirko Eskola Teantroren eskutik malabareekin txikientzat. Adurtzako parkea

14:00 Marianito girotua

15:00 Bazkaria gazteontzat. Adurtzako parkean. 8 €. Bertan ordainduko da.

16:00 Mus txapelketaren kanporaketak. Adurtza taberna

17:00 Orbanak kantautorea. Potxi taberna

19:00 Ipun kontalaria Adurtzako Auzo Elkartean, Ane Gebararen eskutik

20:00 Elkartasun poteo-kalejira txosnagunetik abiatuta. Adurtza Kriminal Baand

22:30 Kontzertuak: BegiTruk, Rat-zinger, DJ Loro. Txosnagunean.

Uztailak 10, igandea

11:00-15:00 Artisau eta nekazari ekologiko produktuen azoka. Adurtza kalea

12:00 Izugarrizko Herri Kirol jaialdia Adurtza kalean. Oketa Herri Kirol Elkartearen eskutik

15:00 Herri bazkaria Zigor Enbeitia eta Xabi Igoa bertsolariekin. Adurtzako parkea. Aurretik izena eman behar da Arkaitz Bodegoian. 

17:00 Mus txapelketaren final-aurrekoa eta finala. Adurtza kalea

20:00 Zuziri jaurtiketa eta bukaerako traka

Uztailak 31, asteartea

19:30 Meza. San Ignacio parrokian.

20:30 Dantza erakustaldia Adurtza Dantza Taldea-ren eskutik Ignacio Deuna Parrokiako atarian

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago