Astelehen arratsaldean, 27 urteko gizona atxilo hartu zuen Udaltzaingoak, bikotekidea jotzea egotzita. Erasoa bikotea bizi den Santa Luzia auzoko etxean gertatu zen. Gasteizko poliziak jakinarazi duenez, erasotuaren lagun batek deitu zuen Udaltzaingoa, bere lagun bati eraso egiten ari zitzaizkiola esanez. Polizia bertaratu zen, eta bertan atzeman zuen gizona, eta gaur eraman dute epailearen aurrean.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.