Abian da Udan Falerinan programazioa

Erredakzioa 2017ko uzt. 3a, 12:05

Uztailaren 2an hasi zen programazioa Swing DND taldearekin.

Dagoeneko hasiera eman zaio Udan Falerinan uztaileko programazioari. Uztailaren 2an abiatu zen Swing DND taldearekin.

Montehermosoko udako erakusketa-zikloko inaugurazioarekin batera, Chavecito eta Skyzo DJak egongo dira Falerinan. Bestetik, Kortxeak & Krispetak programak ilunabarrean zinema proiezkioak eskainiko ditu, eta akuarela txotxongilo eta magia tailerrak, eta Betiko&Egungo jolasak familia osoarentzat izango dira.

Hala, Udan Falerinan programazioaren bidez, Gasteizko Erdi Aroko hiriguneko espazio hori topagune bihurtzen da, uda partean helduek zein umeek aire zabaleko zenbait ikuskizunez goza dezaten.

Uztaileko programazioa

Uztailak 2

13:30 Swing Band. Kontzertua 

Uztailak 6

19:00 Betiko&Egungo jolasak

Uztailak 7

20:30 DJ Chavecitoren saioa

Uztailak 8

19:00 Udaband

Uztailak 13

20:30 DJ saioa: David Skyzo + Photocall

Uztailak 15

13:00etan eta 19:00etan Akuarela tailerrak. ilustrapados

Uztailak 22

19:00 Magia Ion Oscoz eta Txarly bikotearen eskutik

Uztailak 23

19:00 Txotxongilo txoroak. La galera de la azotea: Garbancito

Uztailak 26

22:00 Kortxeak & Krispetak: Eat that question. Frank Zappa

Uztailak 27

22:00 Kortxeak & Krispetak: Jannis

Uztailak 28

Kortxeak & Krispetak: Sad vacations

Uztaila 29

Kortxeak & Krispetak: kontzertua

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago