2017/07/06 19:00

BISITA GIDATUA

[BISITA GIDATUA] 'Gasteizko kultur alternatiboan barrena'

[BISITA GIDATUA] 'Gasteizko kultur alternatiboan barrena'
Oihaneder, Gasteiz

Eguraldi ona eta egun luzeak iritsi dira, eta haiekin batera baita Gasteizko Mintzalagunak antolatzen dituen udako ekintza osagarrien garaia ere. Aurten lau proposamen berri dituzte; guztiak hiriko txoko desberdinetan. Natura disfrutatu eta ezagutzeko ekintzak egiteko aukera izango da, baita Gasteiz ikuspuntu desberdin batetik ezagutzeko eta irudikatzeko aukera ere.

Gasteizko kultur alternatiboan barrena ekimenarekin, Gasteizen kultura alternatiboaren story mapa osatu dutela ezagutuko dugu. Iñaki Landa proiektuaren sortzailearekin bisitatuko dira txoko hauetariko batzuk, Gasteizen, kulturaren alorrean mugitzen dena ezagutzeko.

Izena emateko bidali mezu bat magirre@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz:

Izen-abizenak
Helbide elektronikoa
Telefono zenbakia
Zenbat sarrera nahi dituzun

Prezioa:Bisita bat 5€. Bisita guztiak 15€

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago