Eguraldi ona eta egun luzeak iritsi dira, eta haiekin batera baita Gasteizko Mintzalagunak antolatzen dituen udako ekintza osagarrien garaia ere. Aurten lau proposamen berri dituzte; guztiak hiriko txoko desberdinetan. Natura disfrutatu eta ezagutzeko ekintzak egiteko aukera izango da, baita Gasteiz ikuspuntu desberdin batetik ezagutzeko eta irudikatzeko aukera ere.
Lehen ekintza Olarizuko lorategi botanikora bisita gidatua izango da. Ez da bizikletarik eraman behar, ibilbidearen antolatzaileek jarriko dituzte eta.
Izena emateko bidali mezu bat magirre@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz:
Izen-abizenak
Helbide elektronikoa
Telefono zenbakia
Zenbat sarrera nahi dituzun
Prezioa: Bisita bat 5€. Bisita guztiak 15€
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.