2017/08/13 11:30

FAMILIA IRTEERA

[NATUR IBILBIDEA] Uda eta hegaztiak Salburuan

[NATUR IBILBIDEA] Uda eta hegaztiak Salburuan
Ataria, Gasteiz

Uda garaia iristen denean, Salburuko paisaia aldatu egiten da, aintzirak lehortu egiten baitira, eta landareek eta faunak horretara moldatu beharra baitute. 

Betoñuko eta Arkautiko aintziretan barrena egingo dugun ibilbide honetan, aldaketa horretaz jabetu ahal izango zara, eta hezegunearen zikloko beste fase bat dela erakutsiko dizugu. Izan ere, ezinbestekoa da une hori, Salburuko animalia eta landare askok beren bizi-zikloa osatu dezaten. Gainera, "Las Zumas" behatokia ere bisitatuko dugu, eta uda osoa Salburuan igarotzen duten espezieetako batzuk begiztatu ahal izango dituzu bertatik.

Izena ematea (ekainaren 26tik aurrera): izena emateko orria.

Argazkia: CEA

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide