205.000 pertsonak baino gehiagok erabili dituzte orain arte igerilekuak

Erredakzioa 2017ko eka. 26a, 13:02

Azken urteotako errekorra gainditu da. Asteburuetan bertaratu da jende gehien.

Hilabete bat igaro da Gamarra eta Mendizorrotzako igerilekuak ireki zituztenetik, eta ordutik hona 205.912 pertsonek erabili dituzte. Horietatik 133.348 lagunek Mendizorrotzako kirol-esparrua erabili dute, eta beste 72.564 pertsonek, berriz, Gamarrakoa.

Hala, azken urteotako errekorra gainditu da. Zalantzarik gabe, azken hilabeteko tenperatura altuek zerikusia izan dute, eta asteburuetan gerturatu da jende gehien.

Aurreko urtean, 143.133 erabiltzaile izan zituzten garai honetarako igerilekuek. Mendizorrotzan 103.000 pertsona inguru, eta Gamarran 40.000 baino gutxiago.

Gasteizko Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia den Estibaliz Cantok datuen balorazio positiboa egin du, eta kirol-instalazioak erabiltzen jarraitzera animatu ditu herritarrak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago