Aurreko igandean, Estepan Urkiaga Lauaxeta olerkariaren hilketaren 80. urteurrena betetzen zela, frankismoak Gasteizko Santa isabel hilerrian fusilatutakoak gogoratu zituzten hainbat erakundetako eta gizarte kolektiboetako ordezkariek eta herritarrek.
Karmengo elizaren aurreko plazan izan zen ekitaldi hunkigarria, eta Gorka Urtaran alkateak, Pedro Elosegi Biltzar Nagusietako presidenteak eta Pilar Garcia de Salazar Arabako diputatu nagusi ordeak lore eskaintza egin zuten.
Gasteizko hiriak omenaldia egin die errepresio frankistaren urteetan Santa Isabek hilerriko horman fusilatutako pertsonei. Tartean, Lauaxeta, 1937ko ekainaren 25ean hil zutena.
Ahaztuak elkartearen txosten baten arabera, 1936tik 1977ra bitartean 196 pertsona fusilatu zituzten Gasteizko hilerriko horman.