Judimendikoak auzo elkarteak salaketa egin du auzoak azken egunotan izan duen irudiaren inguruan. Izan ere, ez da inolako garbiketa lanik egin asteburu osoan zehar.
Ostiralean, San Joan gaueko suak piztu ziren Judimendin eta, urtero bezala, jendetza elkartu zen bertako parke zein auzo osoan zehar. Ohikoa denez, zabor asko eragin zuen horrek. Hurrengo egunean, auzoa berdin-berdin jarraitzen zuela adierazi dute auzokoek. Egoera hori ikusita, Judimendiko Gazte Asanbladako gazteek auzolan bat prestatu zuten zikinkeri guztia biltzeko.
Auzo elkarteak jakinarazi duenez, Udalarekin zein beste erakunderekin harremanetan jarri badira ere, ez dute inolako erantzunik jaso. Era berean, suek utzitako hondarrak ere ez zirela jaso salatu dute, eta horrek duen larritasuna nabarmendu dute.
Elkarteak egoera horri aurre egitearen ardura Udalarena dela adierazi du, eta gertatu denaren zergatia azaltzea eta arazoa berriro ez errepikatzeko plan bat egitea eskatu dio.