Gasteizko udalak Konstituzio plazaren eta inguruaren eraberritzeari ekingo dio. Proiektuak Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetzen partaidetza-prozesuan hautatutakoak dira.
Lanen aurrekontua 449.999,61 eurokoa da, eta obra esleitzen denez geroztik, bost hilabeteko epea egongo da amaitzeko. Besteak beste, haur jolasak jarriko dira, hamasei fruta-arbola landatuko dira, eta zenbait parterre kenduko dira, oinezkoen pasabidea libre uzteko.
Bestetik, Honduras kalean bizikleten trafikoa hobetzeko lanetarako lehiaketaren abiaraztea onetsi du udalak. Kasu honetan ere aurrekontua prozesu parte-hartzaileen bidez eman da, eta Konstituzio plazako lanekin koordinatuta egingo da. Bi ekimenak ingurua modernizatu eta dinamizatzeko balioko dute.