Elkartasunezko ramadan afaria, Alde Zaharrean

Erredakzioa 2017ko eka. 23a, 09:56

Irudia: Goian

Elkartasunezko ramadam afaria egin zuten atzo, Gasteizko Alde Zaharreko auzolana pilotalekuan, auzoko gazteen ekimenez.

Aurten ere, elkartasunezko ramadan afaria egin dute Gasteizko Alde Zaharrean, 16 eta 26 urte bitarteko gazteen ekimenez, eta Goian elkartea lagundurik. Bi kulturen arteko zubia izan nahi duen elkartasunezko Iftar afarira musulmanak ez diren pertsonak gonbidatu zituzten, bi euroko prezioa izan zuen, eta lortutakoa ongintzazko helburuetara bideratuko dute.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago