Luis Zubeldia aurkeztu dute modu ofizialean Alaveseko entrenatzaile bezala. Sergio Fernandez kirol-zuzendariak adierazi duenez, teknikariak "proiektu honekin bat datozen profil, pentsamendu eta ezaugarriak betetzen ditu". Horrela, "pausu berri honen buru izateko pertsona egokiena" dela ziurtatu du.
Arduradun berriak klubak beregan jarri duen konfiantza eskertu nahi izan du: "Alaves familia handi bat da, eta arduraz egingo diot aurre erronka honi". Era berean, talde gasteiztarra entrenatzeko aukera eskaini ziotenean ezin zuela ezetzik esan aitortu du, eta "hemen egoteak oso zoriontsu" egiten duela.