Kaleko jolasak izango dira asteburuan Zabalgana, Ibaiondo eta Salburuan

Erredakzioa 2017ko eka. 22a, 10:46

Aurten, berritasun gisa, zinema izango da aire zabalean, lehen gauean Ibaiondon eta bigarrenean Zabalganean.

Asteburu honetan, Kaleko Jolasak antolatu dituzte Gasteizko auzo gazteenetan; Zabalgana, Salburua eta Ibaiondon, hain zuzen ere. Hala,  ostiral arratsaldean hasi, eta igandera arte luzatuko da egitaraua.

Konkretuki, Salburua gizarte etxetik gertu dagoen Ekialdeko parkean, Ibaiondo gizarte etxearen aurreko plazan (Landaberde, 31) eta Zabalganako Unescoren eta Eskibel ibilbideen artean (Zabalgana).

Ordutegiak hauek izango dira: 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 21:30era.

Zinema, aire zabalean

Aurten, berritasun gisa, zinema izango da aire zabalean, lehen gauean Ibaiondon eta bigarrenean Zabalganean. Gainera, iazko berrikuntzari eutsi zaio: hiru jolasguneak lotzen dituen trena, nahi duena batetik bestera joan dadin; 40 minutuko maiztasuna izango du, eta hiru geltoki:  Vilnius kalean (Salburua), Landaberde kalean (Ibaiondo) eta UNESCOren ibilbideko 3.ean (Zabalgana).

Horretaz gain, auzo bakoitzean puzgarri tematikoak eta musika jarriko dira, eta kultura urbanoari buruzko lantegi ibiltariak ere izango dira.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago