Ehun musikarik ospatuko dute gaur Musikaren Eguna

Erredakzioa 2017ko eka. 21a, 09:39

Udal Banda, Musika Eskola eta Folklore Akademia elkartu dira, eta kontzertuak eskainiko dituzte Gasteizko kaleetan.

Gaur Musikaren Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, hiriko hiru musika erakunde batu dira; Folklore Akademia, Luis Aranburu Udal Musika Eskola eta Udal Musika Banda, lehen aldiz hirian zehar hainbat musika-jarduera erakusteko.

Hala, musikaren egunak kalejirak izango ditu, ganbera-taldeak eta comboak, eta amaierako kontzertua. Arratsaldean musika 18:30ean hasiko da Udal Musika Eskolako ganbera-talde eta comboekin, hiriaren erdialdeko hainbat txokotan. Horiekin batera izango dira Folklore Akademiako kalejira bat, baita marching band -a ere. Jarduera-egunari Andre Maria Zuriaren plazan emango zaio amaiera, eta orduan izango da Swingetik popera izeneko Udal Bandaren kontzertua eguna amaitzeko.

Egitaraua

Kalejirak

19:00: Txalaparta, alboka eta txirula taldea. Udal Folklore Akademia.

Ibilbidea: Musiketxea-Aiztogilea kalea-Musiketxea

19:15: Luis Aramburu Marching Band: Luis Aramburu Udal Musika Eskola.

Ibilbidea: Natur Zientzietako Museotik abiatuta, erdialde osotik.

 

Ganbara taldeak eta konboak

Luis Aramburu Udal Musika Eskola

18:30 Probintzia Plaza: Saxofoi Taldea

18:45 Arka Plaza: Sforzando

18:50 Probintzia Plaza: Guagongüil

19:10 Urrezko Zeledoien Plaza: Saxofoi Taldea

19:15 Arka Plaza: Oboe eta Fagot Taldea

19:15 Foru Plaza: Sforzando

19:30 Urrezko Zeledoien Plaza: Guagongüil

19:35 Foru Plaza: Oboe eta Fagot Taldea

 

Kontzertua

Del swing al pop

Udal Musika Banda

20:00 Andre Mari Zuriaren Plaza

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide